Izendatutako geltokia.

Mugikortasun urriko bidaiariei eta desgaitasunen bat dutenei laguntza.

 

Bilboko Geltoki Intermodalak irisgarritasunari dagokion araudi guztia betetzen du, eta, horrez gain, “geltoki izendatua” da, 181/2011 (EB) Europako Erregelamenduarekin bat etorriz. Horrek esan nahi du laguntza espezializatua eta doakoa ematen zaiela mugikortasun urria dutenei eta desgaitasunen bat dutenei.

Eskatzen duten pertsonek informazio-puntura joan beharko dute. Han emango zaie arreta eta zerbitzu hori. Geltokiko langileei zerbitzuaren premia egiaztatu behar zaie..

Zerbitzu hau mugikortasun urria duten pertsonei eskaintzen zaie, baldin eta beren mugikortasuna urria bada garraioa erabiltzean: desgaitasun fisiko batengatik (sentsoriala edo lokomozio-desgaitasuna, iraunkorra edo aldi baterakoa), desgaitasun edo adimen-urritasun batengatik, beste edozein desgaitasunengatik, edo adinagatik eta haien egoeragatik arreta egokia eta bidaiariei eskaintzen zaizkien zerbitzuak beren beharrizan partikularretara egokitzeko premiagatik.

Laguntza-eskaera

Zerbitzu hori erabili behar duten pertsonek autobusaren enpresa operadoreei eta Bilboko geltoki intermodaleko langileei gutxienez 36 ordu lehenago eta 250 kilometro baino gehiagoko bidaietarako jakinaraziko diete laguntza behar dutela. Abisu hori aurreratu ezean, informazio-gunera jo beharko da, behar espezifikoak koordinatu ahal izateko.

Eskaera honela egin daiteke:

  • Autobus-geltokian bertan, informazio-puntuan.
  • Geltokiko informazio-zenbakira deituta: 944 56 97 94.
  • Mezu bat bidalita info@bilbaointermodal.eus posta elektronikora.

Beheko solairuko aretoan interfono bat dugu, behar duten erabiltzaileek informazio kabinarekin komunikatzeko eta beharrezko laguntza eta informazioa eska dezaketen.