Gidak.

 





Aukeratu gida:



LUIS BRIÑAS PLAZATIK GIDATUTA


Gidatzeari ekin aurretik, esan behar da geltokia geltoki izendatua dela, eta, beraz, nahi duen erabiltzaileak eskura dituela erraztasun horiek. Informazio-puntuan doako laguntza ematen diogu dibertsitate funtzionalen bat justifikatzen duen pertsona orori, Geltoki Intermodalaren barruan moldatzen laguntzeko, Intermodalean joan-etorriak errazago eta hobeto egiteko behar dituen bitarteko guztiekin. Laguntza hori eska dezakezu, halaber, 944395077 telefonoaren bitartez edo helbide elektroniko honetaz baliatuta: info@bilbaointermodal.eus. Luis Briñas plazan zaude, Geltoki Intermodalaren parean.

Geltoki Intermodalak hainbat lokal eta zerbitzu ditu erabiltzeko eta gozatzeko, hala nola:

  • Zenbait operadoreren bidaia-txartelak saltzeko txarteldegiak, hala nola ALSA (helmuga nazionalak eta nazioartekoak), CUADRABUS (helmugak: Errioxa, Valentziako Erkidegoa, Andaluzia eta nazioartea), AVANZA (Gipuzkoarako zerbitzua), BIZKAIA (BIZKAIBUS zerbitzua) eta LA UNION (helmugak: Araba eta Nafarroa), ekipajeen kontsigna/fakturazioa, informazio-puntua, taxi-zerbitzua (informazio-puntuan eskatu ondoren), komun publikoak, ostalaritza-lokalak (CORNER eta ÑAM kafetegiak), kioskoa, autoak alokatzeko bulegoak (AVIS eta EUROPCAR), kutxazain automatikoak (Banco Sabadell, Banco Santander eta Ipar Kutxa), itxarongela, garraio-txartelak saltzeko makina automatikoak eta salmenta-makinak. IRB CASTRO bidaia-txartela erosteko (helmuga: Castro Urdiales), operadorearen salmenta-makina automatikora joan behar duzu.

Luis Briñas kaleko oinezkoen pasabidetik, Perez Galdos kaletik hurbilen dagoenetik, Geltokirako sarbideraino eramaten duen bide podotaktil bat dago. Sarbidean zaudenean, trazadura podotaktiletik jarraituz sarrerako hallera iritsiko zara.

Sarrerako hallaren barruan, zure eskuinaldeko bidetik jarraituz, 7 metrora Intermodaleko jatetxea dago. Aitzitik, bide podotaktiletik jarraitzen baduzu, 15 metrora zure ezkerraldean dauden 2 igogailuetara iritsiko zara, S-1 solairurako sarbidera. –1 soto horretara joateko, sakatu “S-1” botoia igogailuan.

Igogailutik –1 sotoan irteten zarenean, zure parean, podotaktiletik irten eta 10 metrora, 3 merkataritza-lokal dituzu: autoak alokatzeko bulegoa (AVIS, EUROPCAR) eta litxarreria- eta prentsa-denda. Berriz bide podotaktiletik aurrera jarraituz, 8 metrora bidebanatzea izango duzu eskuinaldean; hor daude Intermodalean lan egiten duten konpainien kanpo-kontsignako txarteldegiak eta bidaia-txartelak saltzeko makinak. Era berean, bide podotaktiletik aurrera jarraitzen baduzu 16 metroz, iritsiko zaren dadoan ezkerreko podotaktila hartzen baduzu, 20 metrora operadoreen txarteldegiak dauden eremura iritsiko zara, nahi duzun helmugarako bidaia-txartela erosteko aukera izan dezazun. Txarteldegi batetik bestera 3 metroko tartea dago. Zoazen noranzkoaren hurrenkeran, honako txarteldegi hauek aurkituko dituzu: ALSA (helmuga nazionalak eta nazioartekoak), SOCIBUS, CUADRABUS (helmugak: Errioxa, Valentziako Erkidegoa, Andaluzia eta nazioartea), IRB CASTRO, AVANZA (Gipuzkoarako zerbitzua), BIZKAIA (BIZKAIBUS zerbitzua) eta LA UNION (helmugak: Araba eta Nafarroa).

Bide podotaktilaren amaieran, 8 metro eskuinetara, geltokiko komunak daude. Emakumezkoentzat eta gizonezkoentzat bereizita daude. Era berean, dibertsitate funtzionala duten pertsonentzat egokitutako 2 komun daude, horiek ere emakumezkoentzat eta gizonezkoentzat bereizita. Puntu horretan bertan iturri bat duzu erabilgarri; altuera desberdinetan dauden bi iturrietako edozein erabil dezakezu edateko.

Aurrera jarraituz, 12 metrora informazio-puntua aurkituko duzu dadoan, ezkerraldean. Puntu horretan informazioa eskatzeko aukera izango duzu: ordutegiak, geltoki barruko zerbitzuak, hiriko leku interesgarrien informazioa eta abar. Audiogidaren hasieran esan dugun moduan, geltoki hau geltoki izendatua da, eta, beraz, nahi duen erabiltzaileak eskura ditu erraztasun horiek. Izan ere, puntu horretan eska ditzake. Informazio-puntuan doako laguntza ematen diogu dibertsitate funtzionalen bat justifikatzen duen pertsona orori, Geltoki Intermodalaren barruan moldatzen laguntzeko, Intermodalean joan-etorriak errazago eta hobeto egiteko behar dituen bitarteko guztiekin. Azkenik, puntu horretan laguntza eska dezakezu taxi bati deitzeko eta taxiak geltokiaren barruan har zaitzan.

Leku horretan bide podotaktila ezkerretara eta eskuinetara adarkatzen da. Ezkerraldetik jarraitzen baduzu, 21 metrora kafetegi bat aurkituko duzu. Kafetegiaren ondoan merkataritza-espazio bat dago. Bide podotaktiletik jarraituz, 65 metrora Geltoki Intermodaleko irteerara iritsiko zara. Bide podotaktila amaitu ondoren, 8 metrora, igogailu bat duzu ezkerraldean, lur gainean Luis Briñas plazara irteteko.

Arestian aipatutako informazio-puntuaren ondoko bidebanatzera itzulita, zure eskuinean, 4 metrora, –2 sotorako (ibilgailuratzeko eremua eta autobusen irteera) sarbidea kontrolatzeko sistema dago. Tornu horietatik sartzeko ezinbestekoa izango da bidaiariek bidaia-txartela —bertan agertzen den QR kodeari esker— edo Euskal Autonomia Erkidegoan lan egiten duten autobusei zerbitzu ematen dieten txartelak (BARIK, MUGI eta BAT txartelak) erabiltzea. Tornuetako bi bereziki egokituta daude gurpil-aulkian doazen erabiltzaileentzat. Tornuen bitartez erregulatzen den sarbide horrek ezaugarri bat du: horietatik sar zaitezke soilik zure autobusa informazio-pantailetan agertzen denean, hau da, zure autobusaren irteera programatua baino 15 minutu lehenago. Gainera, tornu horiek noranzko bikoak dira, eta, beraz, horien bitartez irtengo dira, era berean, iristen den zerbitzuko bidaiariak.

Gogoan izan, berriz ere, tornu horietatik sartzeko laguntza behar duten erabiltzaileek informazio-puntuan eska dezaketela. Handik kudeatuko da laguntza hori, eta erabiltzaileari laguntzeko pertsona bati sartzen uzteko aukera ere eskainiko da. Tornuen parean, podotaktiletik irten eta 7 metrora daukazu itxarongela. Han itxaron dezakezu zure irteera-ordua iritsi arte, bertan dauden eserlekuetan eserita.

Tornu horietatik sartu eta berehala, 2 aukera dituzu –2 sotora joateko: eskaileren bitartez edo horretarako dauden igogailuen bitartez.

–2 sotora eskaileren bidez joan nahi baduzu, tornuak zeharkatu ondoren aurrera jarraitu behar duzu 9 metroz bide podotaktiletik. Puntu horretara iritsita, jaitsi behar dituzun 11 eskailera-mailetako lehenengoaren parean kokatuko zara. Eskuinaldean eta ezkerraldean barandak dituzu jaisten hasteko. Azken eskailera-mailaren ondoren, solairuarte batean egongo zara; hor beste 2 metro egin beharko dituzu aurrerantz, bigarren jaitsiera-tarteari hasiera emateko beste 11 maila dituzten eskaileretatik. Azken eskailera-mailaren ondoren, solairuarte batean egongo zara berriz; hor beste 3 metro egin beharko dituzu aurrerantz, hirugarren eta azken jaitsiera-tarteari hasiera emateko beste 11 maila dituzten eskaileretatik.

Azken eskailera-mailaren ondoren –2 sotoan egongo zara. Hortik esleitutako ibilgailuratzeko atearen / nasaren zenbakira joan beharko duzu, hara gidatzen duen zoladura podotaktila erabilita. Ezkerraldean duzun bide podotaktiletik jarraituz 25 metrora, BIZKAIBUS aldiriko zerbitzuaren eta LA UNIÓN operadorearen itxarongelara eta ibilgailuratzeko ateetara iritsiko zara (24 eta 27 bitarteko ateak eta 01 eta 09 bitartekoak, bide podotaktiletik jarraituz). Leku horretan eserlekuak dituzu itxaron ahal izateko. Era berean, eskuzko eskaileretatik jaitsi ahala leku berean gelditzen bazara, han daude gainerako operadoreen itxarote-eremua eta ibilgailuratzeko nasak (10 eta 23 bitarteko nasak, bide podotaktiletik jarraituz).

Aitzitik, –2 sotora horretarako dauden igogailuen bitartez joatea erabakitzen baduzu, tornuetatik sartu eta berehala, bide podotaktiletik 11 metro aurrera eginez, 2 igogailu dauzkazu –2 sotora joateko.

–2 sotoan zaudela, esleitutako ibilgailuratzeko atearen / nasaren zenbakira joan beharko duzu, hara gidatzen duen zoladura podotaktila erabilita. Igogailuen irteeran, eskuinaldean duzun bide podotaktiletik jarraituz 6 metrora, BIZKAIBUS aldiriko zerbitzuaren eta LA UNIÓN operadorearen itxarongelara eta ibilgailuratzeko ateetara iritsiko zara (24 eta 27 bitarteko ateak eta 01 eta 09 bitartekoak, bide podotaktiletik jarraituz). Leku horretan eserlekuak dituzu itxaron ahal izateko. Era berean, igogailuaren irteeran, 20 metro ezkerretara, gainerako operadoreen itxarote-eremura eta ibilgailuratzeko nasetara (10 eta 23 bitarteko nasak, bide podotaktiletik jarraituz) iritsiko zara.

Nasa bakoitzera sartzeko atearen ondoan atearen zenbakia adierazten duen “Braille” erliebe handiko kartel bat daukazu.

S-2 solairuan ere badituzu komunak. Komunetaraino iristeko, eskuinetara biratu behar duzu igogailuen irteeran, eta zuzen jarraitu 6 metroko luzeran lehen bidegurutze podotaktilera iritsi arte. Ondoren, ezkerretara biratu behar duzu beste 6 metroz, hurrengo bidegurutze podotaktilera iritsi arte. Puntu horretan, ezkerretara biratu behar duzu berriz. 3,5 metrora, ezkerrean, gizonezkoen komunak aurkituko dituzu, eta, handik 3,5 metrora, emakumezkoen komunak.

Gaueko ordutegian, –1 sotoko bidaiarientzako zerbitzuen eremua itxita dagoenean, lur gainean dagoen eta zuzenean 28 eta 29 nasetako ibilgailuratzeko eremuarekin konektatzen den sarbidearen bitartez egingo da bidaiarien sarrera eta irteera. Sarbide hori kanpoko plazan dago, metroaren irteeraren ondoan, beirazko modulu gorri batean. Erabiltzailea igogailu bidez sar daiteke nasetara.



METROTIK GIDATUTA


Gidatzeari ekin aurretik, esan behar da geltokia geltoki izendatua dela, eta, beraz, nahi duen erabiltzaileak eskura dituela erraztasun horiek. Informazio-puntuan doako laguntza ematen diogu dibertsitate funtzionalen bat justifikatzen duen pertsona orori, Geltoki Intermodalaren barruan moldatzen laguntzeko, Intermodalean joan-etorriak errazago eta hobeto egiteko behar dituen bitarteko guztiekin. Laguntza hori eska dezakezu, halaber, 944395077 telefonoaren bitartez edo helbide elektroniko honetaz baliatuta: info@bilbaointermodal.eus. METRO BILBAOri San Mames geltokian eta RENFEri zerbitzu ematen dien aldageltokiko atondotik Geltoki Intermodalera sartzeko gunean zaude.

Geltoki Intermodalak hainbat lokal eta zerbitzu ditu erabiltzeko eta gozatzeko, hala nola:

  • Zenbait operadoreren bidaia-txartelak saltzeko txarteldegiak, hala nola ALSA (helmuga nazionalak eta nazioartekoak), CUADRABUS (helmugak: Errioxa, Valentziako Erkidegoa, Andaluzia eta nazioartea), AVANZA (Gipuzkoarako zerbitzua), BIZKAIA (BIZKAIBUS zerbitzua) eta LA UNION (helmugak: Araba eta Nafarroa), ekipajeen kontsigna/fakturazioa, informazio-puntua, taxi-zerbitzua (informazio-puntuan eskatu ondoren), komun publikoak, ostalaritza-lokalak (CORNER eta ÑAM kafetegiak), kioskoa, autoak alokatzeko bulegoak (AVIS eta EUROPCAR), kutxazain automatikoak (Banco Sabadell, Banco Santander eta Ipar Kutxa), itxarongela, garraio-txartelak saltzeko makina automatikoak eta salmenta-makinak. IRB CASTRO bidaia-txartela erosteko (helmuga: Castro Urdiales), operadorearen salmenta-makina automatikora joan behar duzu.

Trazadura podotaktiletik 60 metroz jarraituta, merkataritza-espazio bat duzu eskuinaldean. Horren aldamenean, eskuinaldean, kafetegi bat aurkituko duzu.

Kafetegitik abiatu eta bide podotaktilean beste 8 metro egiten badituzu, informazio-puntua izango duzu zure eskuinaldean. Puntu horretan informazioa eskatzeko aukera izango duzu: autobusen ordutegiak, geltoki barruko zerbitzuak, hiriko leku interesgarrien informazioa eta abar. Audiogidaren hasieran esan dugun moduan, geltoki hau geltoki izendatua da, eta, beraz, nahi duen erabiltzaileak eskura ditu erraztasun horiek. Izan ere, puntu horretan eska ditzake. Informazio-puntuan doako laguntza ematen diogu dibertsitate funtzionalen bat justifikatzen duen pertsona orori, Geltoki Intermodalaren barruan moldatzen laguntzeko, Intermodalean joan-etorriak errazago eta hobeto egiteko behar dituen bitarteko guztiekin. Azkenik, puntu horretan laguntza eska dezakezu taxi bati deitzeko eta taxiak geltokiaren barruan har zaitzan.

Informazio-puntuaren irteeran, 4 metro eskuinaldera, dado bat dago podotaktilean. Leku horretan bide podotaktila ezkerretara eta eskuinetara adarkatzen da.

Eskuinetara jarraitzen baduzu, 8 metrora daude komun publikoak, zure eskuinean. Emakumezkoentzat eta gizonezkoentzat bereizita daude. Era berean, dibertsitate funtzionala duten pertsonentzat egokitutako 2 komun daude, horiek ere emakumezkoentzat eta gizonezkoentzat bereizita. Puntu horretan bertan iturri bat duzu erabilgarri; altuera desberdinetan dauden bi iturrietako edozein erabil dezakezu edateko.

Podotaktiletik aurrera jarraitzen baduzu, 9 metro ezkerretara, operadoreen txarteldegiak dauden eremura iritsiko zara, nahi duzun helmugarako bidaia-txartela erosteko aukera izan dezazun. Txarteldegi batetik bestera 3 metroko tartea dago. Zoazen noranzkoaren hurrenkeran, honako txarteldegi hauek aurkituko dituzu: LA UNION (helmugak: Araba eta Nafarroa), BIZKAIA (BIZKAIBUS zerbitzua), AVANZA (Gipuzkoarako zerbitzua), IRB CASTRO (helmuga: Castro Urdiales), CUADRABUS (helmugak: Errioxa, Valentziako Erkidegoa, Andaluzia eta nazioartea), SOCIBUS eta ALSA (helmuga nazionalak eta nazioartekoak).

Bidaia-txartela erosi ondoren, bide podotaktil beretik itzuli beharko duzu informazio-puntuaren ondoan bideak adarkatzen ziren dadoraino.


Zure eskuinean, 4 metrora, –2 sotorako (ibilgailuratzeko eremua eta autobusen irteera) sarbidea kontrolatzeko sistema dago. Tornu horietatik sartzeko ezinbestekoa izango da bidaiariek bidaia-txartela —bertan agertzen den QR kodeari esker— edo Euskal Autonomia Erkidegoan lan egiten duten autobusei zerbitzu ematen dieten txartelak (BARIK, MUGI eta BAT txartelak) erabiltzea. Tornuetako bi bereziki egokituta daude gurpil-aulkian doazen erabiltzaileentzat. Tornuen bitartez erregulatzen den sarbide horrek ezaugarri bat du: horietatik sar zaitezke soilik zure autobusa informazio-pantailetan agertzen denean, hau da, zure autobusaren irteera programatua baino 15 minutu lehenago. Gainera, tornu horiek noranzko bikoak dira, eta, beraz, horien bitartez irtengo dira, era berean, iristen den zerbitzuko bidaiariak.

Gogoan izan, berriz ere, tornu horietatik sartzeko laguntza behar duten erabiltzaileek informazio-puntuan eska dezaketela. Handik kudeatuko da laguntza hori, eta erabiltzaileari laguntzeko pertsona bati sartzen uzteko aukera ere eskainiko da. Tornuen parean, podotaktiletik irten eta 7 metrora daukazu itxarongela. Han itxaron dezakezu zure irteera-ordua iritsi arte, bertan dauden eserlekuetan eserita.

Tornu horietatik sartu eta berehala, 2 aukera dituzu –2 sotora joateko: eskaileren bitartez edo horretarako dauden igogailuen bitartez.

–2 sotora eskaileren bidez joan nahi baduzu, tornuak zeharkatu ondoren aurrera jarraitu behar duzu 9 metroz bide podotaktiletik. Puntu horretara iritsita, jaitsi behar dituzun 11 eskailera-mailetako lehenengoaren parean kokatuko zara. Eskuinaldean eta ezkerraldean barandak dituzu jaisten hasteko. Azken eskailera-mailaren ondoren, solairuarte batean egongo zara; hor beste 2 metro egin beharko dituzu aurrerantz, bigarren jaitsiera-tarteari hasiera emateko beste 11 maila dituzten eskaileretatik. Azken eskailera-mailaren ondoren, solairuarte batean egongo zara berriz; hor beste 3 metro egin beharko dituzu aurrerantz, hirugarren eta azken jaitsiera-tarteari hasiera emateko beste 11 maila dituzten eskaileretatik.

Azken eskailera-mailaren ondoren –2 sotoan egongo zara. Hortik esleitutako ibilgailuratzeko atearen / nasaren zenbakira joan beharko duzu, hara gidatzen duen zoladura podotaktila erabilita. Ezkerraldean duzun bide podotaktiletik jarraituz 25 metrora, BIZKAIBUS aldiriko zerbitzuaren eta LA UNIÓN operadorearen itxarongelara eta ibilgailuratzeko ateetara iritsiko zara (24 eta 27 bitarteko ateak eta 01 eta 09 bitartekoak, bide podotaktiletik jarraituz). Leku horretan eserlekuak dituzu itxaron ahal izateko. Era berean, eskuzko eskaileretatik jaitsi ahala leku berean gelditzen bazara, han daude gainerako operadoreen itxarote-eremua eta ibilgailuratzeko nasak (10 eta 23 bitarteko nasak, bide podotaktiletik jarraituz).

Aitzitik, –2 sotora horretarako dauden igogailuen bitartez joatea erabakitzen baduzu, tornuetatik sartu eta berehala, bide podotaktiletik 11 metro aurrera eginez, 2 igogailu dauzkazu –2 sotora joateko.

–2 sotoan zaudela, esleitutako ibilgailuratzeko atearen / nasaren zenbakira joan beharko duzu, hara gidatzen duen zoladura podotaktila erabilita. Igogailuen irteeran, eskuinaldean duzun bide podotaktiletik jarraituz 6 metrora, BIZKAIBUS aldiriko zerbitzuaren eta LA UNIÓN operadorearen itxarongelara eta ibilgailuratzeko ateetara iritsiko zara (24 eta 27 bitarteko ateak eta 01 eta 09 bitartekoak, bide podotaktiletik jarraituz). Leku horretan eserlekuak dituzu itxaron ahal izateko. Era berean, igogailuaren irteeran, 20 metro ezkerretara, gainerako operadoreen itxarote-eremura eta ibilgailuratzeko nasetara (10 eta 23 bitarteko nasak, bide podotaktiletik jarraituz) iritsiko zara.

Nasa bakoitzera sartzeko atearen ondoan atearen zenbakia adierazten duen “Braille” erliebe handiko kartel bat daukazu.

S-2 solairuan ere badituzu komunak. Komunetaraino iristeko, eskuinetara biratu behar duzu igogailuen irteeran, eta zuzen jarraitu 6 metroko luzeran lehen bidegurutze podotaktilera iritsi arte. Ondoren, ezkerretara biratu behar duzu beste 6 metroz, hurrengo bidegurutze podotaktilera iritsi arte. Puntu horretan, ezkerretara biratu behar duzu berriz. 3,5 metrora, ezkerrean, gizonezkoen komunak aurkituko dituzu, eta, handik 3,5 metrora, emakumezkoen komunak.

Gaueko ordutegian, –1 sotoko bidaiarientzako zerbitzuen eremua itxita dagoenean, lur gainean dagoen eta zuzenean 28 eta 29 nasetako ibilgailuratzeko eremuarekin konektatzen den sarbidearen bitartez egingo da bidaiarien sarrera eta irteera. Sarbide hori kanpoko plazan dago, metroaren irteeraren ondoan, beirazko modulu gorri batean. Erabiltzailea igogailu bidez sar daiteke nasetara.



DARTSENATIK GIDATUTA


Gidatzeari ekin aurretik, esan behar da geltokia geltoki izendatua dela, eta, beraz, nahi duen erabiltzaileak eskura dituela erraztasun horiek. Informazio-puntuan doako laguntza ematen diogu dibertsitate funtzionalen bat justifikatzen duen pertsona orori, Geltoki Intermodalaren barruan moldatzen laguntzeko, Intermodalean joan-etorriak errazago eta hobeto egiteko behar dituen bitarteko guztiekin. Laguntza hori eska dezakezu, halaber, 944395077 telefonoaren bitartez edo helbide elektroniko honetaz baliatuta: info@bilbaointermodal.eus. –2 sotoan zaude.

Geltoki Intermodalak hainbat lokal eta zerbitzu ditu erabiltzeko eta gozatzeko, hala nola:

  • Zenbait operadoreren bidaia-txartelak saltzeko txarteldegiak, hala nola ALSA (helmuga nazionalak eta nazioartekoak), CUADRABUS (helmugak: Errioxa, Valentziako Erkidegoa, Andaluzia eta nazioartea), AVANZA (Gipuzkoarako zerbitzua), BIZKAIA (BIZKAIBUS zerbitzua) eta LA UNION (helmugak: Araba eta Nafarroa), ekipajeen kontsigna/fakturazioa, informazio-puntua, taxi-zerbitzua (informazio-puntuan eskatu ondoren), komun publikoak, ostalaritza-lokalak (CORNER eta ÑAM kafetegiak), kioskoa, autoak alokatzeko bulegoak (AVIS eta EUROPCAR), kutxazain automatikoak (Banco Sabadell, Banco Santander eta Ipar Kutxa), itxarongela, garraio-txartelak saltzeko makina automatikoak eta salmenta-makinak. IRB CASTRO bidaia-txartela erosteko (helmuga: Castro Urdiales), operadorearen salmenta-makina automatikora joan behar duzu.

Itxarongelaren erdian dago informazio-totema.

Komunetara joan nahi baduzu –2 sototik irten baino lehen, erdiko puntu horretatik 8 metroz jarraitu behar duzu trazadura podotaktiletik. Podotaktilean dado horretara iristen zarenean, mugitu ezkerretara berriz trazadura podotaktiletik jarraituz 6 metroz, eta ezkerraldean aurkituko dituzu geltokiak –2 soto horretan dituen komunak.

–2 sototik irten eta –1 sotora iristeko, egin alderantziz lehen komunetaraino egin duzun bidea, berriz ere informazio-totemera iritsi arte.

Eskuzko eskailerak edo igogailuak ere erabil ditzakezu –2 sototik –1 sotora iristeko.

–2 sototik –1 sotora eskaileren bidez iritsi nahi baduzu, mugitu berriz ere trazadura podotaktiletik jarraituz 25 metroz. Puntu horretara iritsita, biratu eskuinetara bide podotaktiletik beste 5 metroz eta biratu berriz eskuinetara. Puntu horretara iritsita, igo behar dituzun 11 eskailera-mailetako lehenengoaren parean kokatuko zara. Eskuinaldean eta ezkerraldean barandak dituzu igotzen hasteko. Azken eskailera-mailaren ondoren, solairuarte batean egongo zara; hor beste 3 metro egin beharko dituzu aurrerantz, bigarren igoera-tarteari hasiera emateko beste 11 maila dituzten eskaileretatik. Azken eskailera-mailaren ondoren, solairuarte batean egongo zara berriz; hor beste 2 metro egin beharko dituzu aurrerantz, hirugarren eta azken igoera-tarteari hasiera emateko beste 11 maila dituzten eskaileretatik. Azken eskailera-mailara iristen zarenean, aurrera jarraitu behar duzu 9 metroz, bide podotaktiletik jarraituz, irteerako tornuetara iristeko. Tornu horiek dira bidaiarien sarrerak eta irteerak erregulatzen dituztenak. Automatikoak dira irteteko; nahikoa da tornura hurbiltzea, automatikoki irekitzen baita, inongo bidaia-txartelik edo garraio-txartelik erakutsi behar izan gabe. Tornuetako bi bereziki egokituta daude gurpil-aulkian doazen erabiltzaileentzat. –1 soto honetatik geltokia utz dezakezu, bai METRO BILBAO / RENFE aldageltokira ematen duen irteeraren bitartez, bai kanpora irtenda Luis Briñas plazan.

Aitzitik, –2 sotoa utzi eta –1 sotora iristea erabakitzen baduzu, horretarako dauden igogailuak erabilita, trazadura podotaktiletik 6 metroz jarraitzen baduzu, ezkerraldean 2 igogailu dituzu –1 sotora joateko. –1 soto honetatik geltokia utz dezakezu, bai METRO BILBAO / RENFE aldageltokira ematen duen irteeraren bitartez, bai kanpora irtenda Luis Briñas plazan.

Igogailuaren irteeran, bide podotaktilean 11 metro egin eta gero, irteerako tornuetara iritsiko zara. Tornu horiek dira bidaiarien sarrerak eta irteerak erregulatzen dituztenak. Automatikoak dira irteteko; nahikoa da tornura hurbiltzea, automatikoki irekitzen baita, inongo bidaia-txartelik edo garraio-txartelik erakutsi behar izan gabe. Tornuetako bi bereziki egokituta daude gurpil-aulkian doazen erabiltzaileentzat.

Tornuen parean, podotaktiletik irten eta 7 metrora, eserlekuz hornitutako itxarongela bat duzu, norbait zure bila badator eserita itxaron dezazun.

Era berean, tornuak zeharkatu ondoren, geltokia METRO BILBAO / RENFE aldageltokira ematen duen irteeratik utzi nahi baduzu, ezkerretara jo beharko duzu. 6 metrora aurkituko duzu informazio-puntua. Puntu horretan geltokia uzteko laguntza eska dezakezu. Gogoan izan geltokia geltoki izendatua dela. Puntu horretan laguntza eska dezakezu taxi bati deitzeko eta taxiak geltokiaren barruan har zaitzan.

Informazio-puntutik aurrera jarraituta, 8 metrora kafetegi bat aurkituko duzu. Kafetegiaren ondoan merkataritza-espazio bat dago. Bide podotaktiletik jarraituz, 60 metrora Geltoki Intermodaleko irteerara iritsiko zara. Bide podotaktila amaitu ondoren, 8 metrora, igogailu bat duzu ezkerraldean, lur gainean Luis Briñas plazara irteteko.

Era berean, tornuak zeharkatu ondoren, geltokia kanpoaldera Luis Briñas plazara ematen duen irteeratik utzi nahi baduzu, jo eskuinetara 40 metroz. Puntu horretara iritsita, bidegurutzean jo eskuinetara beste 42 metroz norabide horretan, ezkerraldean dituzun bi igogailutara iritsi arte. Igogailuek lur gainera eramango zaituzte P0 botoia sakatzen baduzu.

Igogailutik irteten zarenean, biratu eskuinetara eta jarraitu bide podotaktiletik 16 metroz, geltokia utzi eta Luis Briñas plazan kokatzeko.

Itxarongelaren erditik, S-2 solairuko komunetara ere joan zaitezke. Komunetaraino iristeko, zuzen jarraitu behar duzu 6 metroko luzeran, erdiko nukleotik, igogailuen ondoan, bidegurutze podotaktilera iritsi arte. Ondoren, ezkerretara biratu behar duzu beste 6 metroz, hurrengo bidegurutze podotaktilera iritsi arte. Puntu horretan, ezkerretara biratu behar duzu berriz. 3,5 metrora, ezkerrean, gizonezkoen komunak aurkituko dituzu, eta, handik 3,5 metrora, emakumezkoen komunak.